Itxi

Athletic Club

Arrisku handiko partida

Ziprerako gomendioak Athleticeko zaleentzat

eitb.eus

APOEL klubak Ziprera APOEL-Athletic partida ikustera joatekoak diren zaleei jakinarazteko gomendio batzuk helarazi dizkio Athletic Clubi.

APOEL FC klubak Ziprera APOEL-Athletic Europa Ligako partida ikustera joatekoak diren zaleei jakinarazteko gomendi hauek helarazi dizkio Athletic Clubi:

-EZ da topagunerik antolatuko gure zaleentzat.

-Zipreko poliziak hoteletatik eskoltatuko ditu autobusak.

-GSP estadioan kanpoko zaleentzat prest dauden ateak 17:30ean irekiko dituzte (Zipreko ordua); Athletic Clubeko jarraitzaileek, beranduen jota, 18:00etarako, partida hasi baino bi ordu lehenago, barruan beharko dute egon.

-Talde txikitan edota bakarka doazen zaleei estadiora garaiz joatea eta hiri barruko joan-etorrietan kontuz ibiltzea gomendatzen diete.

-Behin partida amaitu eta gero, zaleak euren jesarlekuetan geratuko dira zain. Horren inguruko abisuak zabalduko dira megafoniaren bitartez.

Halaber, Athletic Clubek bere bazkide eta jarraitzaileei gogorarazi dienez, Europa mailako lehiaketetan, segurtasun arrazoiak direla eta, ezinbestekoa da neurketetarako sarrerak klubak eta UEFAk zehazten duten protokoloa betez erostea.

Horrela bakarrik berma daiteke partidara joango diren zaleen nortasuna ezagutzea UEFAk eta klubak, eta etxeko taldeak ezartzen dituen segurtasun guneetan jarri ahal izatea talde bisitariaren zaleak.

Horiek bete ezean, klubak berak edota agintariek sarbidea galaraz diezaiekete bisitarientzat propio prestatu diren segurtasun guneetarako sarrera ez dutenei, edo beste era bateko neurriak har ditzateke. Baliteke kanpoko taldearen zaleak zelaira sartu ahal izatea, baina segurtasun baldintzak bete gabe; izan ere, gerta daiteke horien aulkiak etxeko taldearen zaleen artean egotea

Azkenik, Ertzaintzak 0034 677999701 telefono-zenbakia jarri du erabilgarri, Zipren gerta daitekeen edozein gorabeheraren berri emateko.

berri emateko.