Itxi

Athletic Club

Igandean Malagaren aurka

Athleticek ez du Europako postuetatik urrundu nahi

Erredakzioa

Zuri-gorriek Malaga izango dte aurkari San Mamesen igande honetan, 20:45ean.

  • Rosales eta Balenziaga. Argazkia: EFE

    Rosales eta Balenziaga, lehen itzuliko Malaga-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Malaga izango du aurkari igande honetan San Mamesen, 20:45ean. Zuri-gorriek garaipena lortu nahi dute Europako postuetatik ez urruntzeko. Etxean sendo jarraitu nahi du Bilboko taldeak.

Aritz Aduriz, Aymeric Laporte, Oscar de Marcos, Kepa Arrizabalaga eta Sabin Merino jokalariak baja dira. Mikel Balenziaga eta Beñat, aldiz, zalantza.

Malagaren aldetik Marcelo 'Gato' Romero entrenatzaileak jokatzeko prest izango ditu Rosales eta Sandro. Malaga 19 jokalarirekin iritsiko da San Mamesera eta partida aurretik jokalari bat kanpoan utzi beharko du.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; Boveda, Yeray, Etxeita, Saborit; Iturraspe, San Jose; Lekue, Raul Garcia, Muniain; Williams.

Malaga CF: Kameni; Rosales, Luis Hernandez, Demichels, Juan Carlos; Keko, Camacho, Jose Rodriguez, Chory Castro; Fornals, Charles.

Epailea: Alvarez Izquierdo.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.45ean.

rong> 20.45ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic