Itxi

Athletic Club

Lesioak gaindituta

Aduriz eta De Marcos, derbirako prest

Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak eta hegaleko defentsak arazo gabe burutu dute astearte honetako entrenamendua eta Realaren aurkako euskal derbia jokatzeko prest izango ditu Ernesto Valverde entrenatzaileak.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

Aritz Aduriz eta Oscar De Marcos min hartuta izan dira azken asteetan, baina badirudi lesioak gainditu dituztela, eta prest egongo direla Athleticek Realaren aurka igandean (12:00etan) jokatuko duen derbirako.

Aurrelari zuri-gorriak min hartu zuen Mestallan Valentziaren aurkako partidan. Zelaira bigarren zatian atera zen, eta berdegunean hiru minutu eman ostean zelaia utzi behar izan zuen lesionatuta. Ez da hasieratik jokatzeko prest egongo, baina minutuak izan ditzake bigarren zatian.

Bestalde, De Marcosk ere astearte honetako lan-saioan arazorik gabe parte hartu du, eta Realaren aurka jokatzeko prest egongo da. Kepa Arrizabalaga atezaina ere deialdian sar daiteke, nahiz eta Gorka Iraizoz izango den atezain titularra derbian.