Itxi

Athletic Club

Entrenamenduan

Remiro, ospitalera, baloikada jaso ondoren

eitb.eus

Atezain zuri-gorriak kolpe handia jaso du eta anbulantziaz ospitalera eraman behar izan dute gaurko lan saioa egiten ari zela.

0:49

Bideoak (1)

Alex Remiro Athleticeko jokalariak kolpe handia jaso du gaurko entrenamenduan eta ondorioz ospitalera eraman behar izan dute. Iñaki Williamsen baloikada baten ondorioz izan da eta anbulantziak joan behar izan dira Lezamara.

Athletic Clubaren informazioa:

'Alejandro Remiro: Traumatismo kraneoentzefalikoa martxoaren 25eko lan saioan. Bere kordean zegoen eta erietxe batera eraman dute froga osagarriak egiteko. Bilakaeraren zain'.