Itxi

Athletic Club

Gaur, 19:30ean

Athleticek garaipena nahi du aurkari zuzena den Espanyolen aurka

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak San Mamesen jokatuko du, 19:30ean, Kataluniako taldearen aurka. Biek helburu berdina dute; denboraldia Europako postuetan bukatzea.

  • Athletic-Espanyol. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams lehen itzuliko Athletic-Espanyol partidan. Argazkia: EFE

Athleticek bolada onari eutsi nahi dio eta Espanyolen aurka hiru puntuak lortzea du helburu. Kataluniako taldea aurkari zuzena da Europako postuetan sartzeko lehian. Partida aur  jokatuko da, 19:30ean, San Mamesen.

Ernesto Valverde entrenatzaileak ez du bajarik norgehiagoka honetarako. Azken egunetan Yeray Alvarez maskara batekin entrenatzen ibili da sudurrean haustura txiki bat zuelako, baina jokatzeko prest dago, eta deialdian sartu da. Valverdek Osasunaren aurkako patrtidan erabilitako hamaikakoa errepikatu dezake, aldaketa bakarra eginda; Yeray hasierako hamaikakoan sartzea Eneko Bovedaren ordez.

Espanyolek zazpigarren postura gerturatu nahi du, eta horretarako Athletici irabazi beharra dauka. Jose Antonio Reyes eta Gerard Moreno baja izango dira San Mameseko partidarako. Bestalde, Espanyolen deialdiko berritasun nagusia Leo Baptistao da. Hernan Perez min hartuta ibili da, baina jokatzeko prest dago.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

Espanyol: Diego Lopez; Javi López, Diego Reyes, David Lopez, Aaron; Victor Sanchez, Diop; Hernan Perez, Jurado, Piatti eta Caicedo.

Epailea: Martinez Munuera.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 19.30ean.

19.30ean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic