Itxi

Athletic Club

Porrota

Athleticek kale egin du Vila-realen (3-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zurigorriek galdu egin dute Europan sartzeko borrokan sartuta dagoen aurkari zuzen batekin. Victor Ruiz, Lapote, Bakambu eta Adrian Lopez izan dira partidako golegileak.

  • Iñaki Williams eta Bruno Soriano. Argazkia: Efe.

    Iñaki Williams eta Bruno Soriano. Argazkia: Efe.

Athleticek 3 eta 1 galdu du Vila-realen aurka jokatutako partidan. Lehoiek ezin izan diote irabazi Europan jokatzeko lehian sartuta dagoen aurkari bati.

Victor Ruizek egin du norgehiagokako lehen gola, korner baten ondorioz. Yerayk baloia zutoinera bidali du nahi gabe, baina aldaratzea Victorri iritsi zaio eta baloia sarera bidali du.

Handik lau minutura, Laportek banakoa egin du. Frantziarrak ederto errematatu du baloia. Berdinketa bidezko emaitza izan da zelaian ikusitakoaren arabera.

Bigarren zatian, Bakambuk aurretik jarri ditu berriro etxekoak, eta Adrianek aldea handitu du markagailuan 3 eta 1ekoa jarriz. Zigor handiegia bilbotarrentzat.

Epaileak bigarren txartel horia atera dio Victori Ruizi amaierarako 15 minutura, baina Valverderen taldeak ezin izan du ezer egin markagailuko emaitza aldatzeko.

 

Fitxa teknikoa

3 - Vila-real: Andrés Fernández, Jaume Costa, Víctor Ruiz, Musacchio, Gaspar, Bruno Soriano, Trigueros (Adrián, 38. min), Roberto Soriano, Castillejo, Bakambu (Sansone, 71. min) eta Soldado (Álvaro, 76. min).

1 - Athletic: Kepa Arrizabalaga, Balenziaga, Yeray, Laporte, De Marcos, Beñat (Muniain, 60. min), San José, Lekue (Iturraspe, 60. min), Raúl García, Williams (Susaeta, 80. min) eta Aduriz.

Golak: 1-0, 17. min: Víctor Ruiz. 1-1, 20. min: Laporte. 2-1, 47. min: Bakambu. 3-1, 58. min: Adrián.

 

drián.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Futbola