Itxi

Athletic Club

Gaur, 21:30ean

Betis hartuko du San Mamesen Athleticek

eitb.eus

Eibarren kontrako garaipenarekin talde zuri-gorria seigarren postuan da eta bolada onarekin jarraitu nahi du etxean.

  • Beñatek bere talde ohiaren kontra jokatuko du. EFE

    Beñatek bere talde ohiaren kontra jokatuko du. EFE

Athletic Clubek helburu bakarra du eta lortzeko buru-belarri ari da lanean. Europa Ligako postuetan da egun Eibar gainditu ondoren eta hortik ez dute atera nahi, sasoian dira azken emaitza oso onak lortuta eta gaur, iluntzeko 21:30ean, Betisen kontra ezin dute huts egin.

Talde andaluziarrak maila mantentzea lortu du jada eta ez du ezer izango jokoan San Mamesek norgehiagokan.

Ernesto Valverdek Mikel Balenziaga eta Beñat Etxebarria izango ditu prest hamaikakoan ipuntzeko, beraz, nahi duen taldea jartzeko aukera izango du talde zuri-gorriarekin 100. garaipena lor dezakeen teknikariak.

Ustezko hamaikakoak

Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Real Betis: Adan; Rafa Navarro, Mandi, Pezzella, Bruno, Durmisi; Dani Ceballos, Ruben Pardo, Brasanac, Joaquin; eta Alex Alegria.

Epailea: Gonzalez Gonzalez (Gaztela eta Lehoi)
Futbol-zelaia: San Mames.
Ordua: 21:30.