Itxi

Athletic Club

141

Clementeren garaipen kopuruen marka berdindu dezake Valverdek

eitb.eus

303 partida zuzendu ditu talde zuri-gorrian eta 141. garaipena eskuratzetik gertu dago teknikaria.

Athleticek Alavesen kontra jokatuko du igandean Mendizorrotzako futbol-zelaian. Garaipena lortzen badute Ernesto Valverderen 141a izango litzateke, Javier Clemente dituenak baino bat gehiago.

Guztira 303 neurketa zuzendu ditu Valverdek; horrela banatzen dira garaipenak:

101 Ligan

18 Errege Kopan

3 Txapeldunen Ligan

17 UEFAn edo Liga Europan

1 Espainiako Superkopan


/>