Itxi

Athletic Club

Liga 1|2|3

Villalibrek utzita jokatuko du Numantzian denboraldi amaierara arte

Erredakzioa

Athleticek eta Numantziak akordioa sinatu dute, eta Asier Villalibrek Soriako taldean jokatuko ditu Bigarren Mailako azken sei jardunaldiak.

  • Asier Villalibre. Argazkia: EFE

    Asier Villalibre eta Yeray Athleticen entrenamendu batean. Argazkia: EFE

Athleticek eta Numantziak astearte honetan sinatutako akordioa dela eta, Asier Villalibrek utzita jokatuko du Soriako taldean denboraldi amaierara arte. Ondorioz, Jagoba Arrasateren aginduetara egongo da aurrelari bizkaitarra.

Villalibrek Bigarren Mailako azken sei jardunaldiak jokatuko ditu Numantzian. Arrasatek zuzentzen duen taldea 12. dago Liga 1|2|3 izenekoaren sailkapenean, 45 punturekin, eta jaitsiera postutik lau puntura dago. Nastic dago jaitsiera postu horietan lehena, 41 punturekin.

 

rekin.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic