Itxi

Athletic Club

Igandean, 20:00etan

Athletic, Europako postuen bila; Leganesek salbazioa du helburu

Erredakzioa

Zuri-gorriek garaipena lortu nahi dute Europa Ligara sailkatzeko lehian tinko jarraitzeko edo Realak huts egiten badu, sailkapena bermatzeko. Norgehiagoka igandean jokatuko da, 20:00etan.

  • Leganes-Athletic. Argazkia: EFE

    Lehen itzuliko Leganes-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Athleicek Leganesen aurka jokatuko du igande honetan, 20:00etan, LaLigako azken-aurreko jardunaldiko partida. Zuri-gorrien helburua garaipena lortzea da europako postuetako lehian tinko jarraitzeko eta Realak huts egiten badu, sailkapena bermatzeko.

Neurketa hau Gorka Iraizozek Athleticekin etxean jokatzen duen azkena izango da. Atezainak ez du talde zuri-gorrian jarraituko, baina ez dirudi hasieratik jokatuko duenik. Gorka Elustondorentzat ere azken partida izango da San Mamesen. Badirudi, Eraso eta Saborit jokalariak ere ez direla datorren urtean Athleticen egongo. Gainera, Ernesto Valverdek Athletic San Mamesen zuzentzen duen azken norgehiagoka izan daiteke, nahiz eta entrenatzaileak ez duen bere erabakiaren berri eman.

Legensen aurkako partidarako baja izango dira Aymeric Laporte, Mikel Balenizaga eta Enric Saborit. Ondorioz, Iñigo Lekuek beteko du ezker hegaleko defentsako postua eta Bovedak ordezkatuko du Laporte erdiko defentsa postuan.

Madrileko taldeak puntu bat behar du salbazioa bermatzeko eta horren bila joango da Katedralera. Athleticek utzita dauden Iago Herrerinek eta Unai Loepezek ezingo dute jokatu. Bai, ordea, talde zuri-gorriaren harrobitik pasa diren Bustinzak eta Eric Moranek. Jon Ander Serantes atezaina ere Lezamatik pasatakoa da, baina min hartuta dago. Neurketa honetarako, Asier Garitano entrenatzaileak Martin Montovani kapitaina jokatzeko prest izango du, aurreko jardunaldian baja izan baitzen txartel pilaketagatik.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Etxeita, Lekue; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; Aduriz.

Leganes: Champagne; Tito, Mantovani, Siovas, Diego Rico; Timor, Ruben Perez; Szymanowski, El Zhar, Gabriel; Guerrero.

Epailea: Fernandez Borbalan.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20.00etan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic