Itxi

Athletic Club

1-1

Athleticek Leganesen aurka berdindu eta urrezko aukera galdu du

Erredakzioa

Bana (1-1) berdinduta amaitu da partida San Mamesen. Aduriz eta Szymanowski izan dira golegileak. Zuri-gorriek ez dituzte baliatu Vila-realen eta Realaren berdinketak.

  • Athletic-Leganes. Argazkia: EFE

    Athletic-Leganes (1-1). Argazkia: EFE

Athleticek bana (1-1) berdindu du Leganesen aurka San Mamesen eta bosgarren postuan kokatzeko aukera galdu du. Zuri-gorriek ez dituzte Vila-realen eta Realaren berdinketak baliatu. Vila-real bosgarren da Athleticek baino puntu bat gehiagorekin eta Reala zazpigarren, bizkaitarrekin berdinduta. Bestalde, Leganesek salbazioa lortu du.

Partida bizi hasi da, baina abagune argirik gabe. Hala ere, zuri-gorriek izan duten lehen abagunean Adurizek 1-0ekoa sartu du Balenziagaren erdiraketa sare barrura errematatuta. Golaren ostean nagusi izan da Athletic eta Williamsek arriskua eragin du Leganesen atean, baina ez da fin ibili golari begira. Champagne atezainak Athleticen bigarren gola eragotzi du Adurizen jaurtiketa gurutzatuari erantzun bikaina emanda.

Bigarren zatia hasi bezain laster Leganesek gertu izan du berdinketa, baina Kepa atezainak Madrileko taldearen gola eragotzi du Bustinzaren erremateari erantzun ona emanda. Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak ekinean jarraitu du, eta 61. minutuan berdinketaren gola lortu du Szymanowskiren bitartez (1-1). Adurizek bi abagune izan ditu azken minutuetan; bi aukeretan, ordea, erremateak oso gutxigatik kanpora joan zaizkio. Athletic ez da gai izan Leganesen atea bigarrenez zulatzeko eta puntu bakarra eskuratu du (1-1).

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Kepa; De Marcos, Yeray, Etxeita, Balenziaga (Lekue, m.86); San Jose, Beñat; Williams (Susaeta, m.65), Raul Garcia (Sabin Merino, 78), Muniain; eta Aduriz.

1 - CD Leganes: Champagne; Bustinza, Mantovani, Siovas (Insua, m.46), Diego Rico; Timor, Ruben Perez; El Zhar, Gabriel (Erik Morán, m.70), Szymanowski; eta Luciano (Guerrero, m.88).

Golak: 1-0, m.14: Aduriz. 1-1, m.61: Szymanowski.

Epailea: Fernandez Borbalan.

Borbalan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic