Itxi

Athletic Club

Azken jardunaldia

Athleticek bere esku du Europara sailkatzea; Reala, aurkarien hutsaren zain

Erredakzioa

Zuri-gorriak sailkapeneko seigarren postuan daude, zazpigarren den talde txuri-urdinarekin puntuetara berdinduta. Biek puntu bakarrera dute bosgarren postuan den Vila-real.

  • Beñat, Vela eta San Jose. Argazkia: EFE

    Beñat, Vela eta San Jose, denboraldi honetako Reala-Athletic derbian. Argazkia: EFE

Athleticek eta Realak LaLigako azken jardunaldian izango dute jokoan Europa Ligarako sailkapena. Zazpigarren postuak ere eman dezake Europarako sailkapena, baina horretarako Bartzelonak Alavesi Kopako finala irabaztea gertatu beharko litzateke. Alavesek Errege Kopa irabaziz gero, Arabako taldeak jokatuko luke Europa Liga datorren denboraldian.

Bizkaiko taldea sailkapeneko seigarren postuan da 63 punturekin eta Gipuzkoako taldea zazpigarren postuan, puntu kopuru berdinarekin. Bosgaren posizioan dagoen Vila-real puntu bakarrera dute. Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatuko du azken jardunaldia Calderonen, Realak Celtaren aurka Balaidosen eta Vila-realek Valentziaren aurka Mestallan.

Bi euskal taldeek garaipena lortuz gero, eta Vila-realek Valentziari irabazten ez badio, Bilboko eta Donostiako taldeek bermatuta izango dute datorren denboraldian Europa Liga jokatzea. Hala ere, azken jardunaldian erabakiko da zein bi talde egongo diren Europan 2017-2018. denboraldian.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic
  • Reala