Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Valverdek ez du uste Atletico Madril zelaira erlaxatuta aterako denik

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Azken jardunaldia

Valverde: 'Simeone hor egonda, ez dut uste Atletico asko erlaxatuko denik'

Agentziak | Erreakzioa

2017/05/19

"Momentu onean gaude partidari aurre egiteko", azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak.

  • Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

    Ernesto Valverde. Argazkia: EiTB.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak esan du ez duela uste Atletico Madril asko "erlaxatuko" denik denboraldiko azken jardunaldian, izan ere, Simoeoneren taldeak irudi ona eman nahi izango du Vicente Calderonen historian jokatuko duten azken neurketan.

"Gu momentu onean gaude norgehiagoka honi aurre egiteko. Egia da Leganesen aurka garaipenak ihes egin zigula, baina partida kontrolatzen saiatu ginen, horretan oso ondo aritu ez ginen arren. Leganesen aurka ondo jokatu genuen, baina ezin izan genuen irabazi. Orokorrean, taldea ondo ikusten dut", esan du.

"Gure asmoa euren defentsa proban jartzea da. Euren aurrelariak defentsan ere ondo aritzen dira, jokoaren iniziatiba zuri uzten dizute eta gero kontraerasoan harrapatu egiten zaituzte. Griezmannek neurria hartuta dio Athletici eta beti egiten digu golen bat. Atletico maisua da emaitzari eusteko orduan. Iaz aurretik jartzeko aukera argiak izan genituen eta gero aldea euren aldekoa izan zen", gogoratu du.

Kepa atezaina Espainiako selekzioarekin jokatzeko deitu dute eta Valverderentzat hori ez da "aurkikuntza" bat. "Aurten oso ondo sartu da taldean, eta Athleticen itxaropen handiak ditugu berarengan. Egiten ari den bidea ikusten ari gara eta bide hori luzea izatea espero dugu. Oinarrizko jokalaria da guretzat", azaldu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Giroa 2017 Irudiak zuzenean Giroa 2017

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena