Itxi

Athletic Club

Aurkezpena

Kuko Ziganda entrenatzaile berria aurkeztu du Athleticek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Josu Urrutia presidenteak talde zuri-gorriko entrenatzaile berria aurkeztu du San Mamesen.

1:22

Jose Angel Kuko Ziganda izango da Athletic Cluben entrenatzailea hurrengo bi denboraldietan, klubak jakinarazi duenez. Teknikaria gaur aurkeztuko du Josu Urrutia presidenteak San Mamesen Jose Iragorri prentsa-aretoan.

 

Zigandak Ernesto Valverdek utzitako lekua hartuko du, talde filialean sei urte egon eta gero.

Kontratua beteko balu, Urrutiaren agintaldia amaitu arte izango litzateke taldeko entrenatzailea.

Ziganda Urrutiaren hirugarren entrenatzailea izango da. Aldez aurretik Marcelo Bielsa (bi urte) eta Valverde bera (lau) izan dira.