Itxi

Athletic Club

Aresoren fitxaketa

Athleticek Osasunari erantzun dio errespetuz jokatu duela argudiatuta

Erredakzioa

Jesus Areso talde gorrtxoko harrobiko jokalaria fitxatu du klub bizkaitarrak bere etete klausula ordainduta eta horren eraginez Osasunak Athleticekin harremanak haustea erabaki du.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athleticen Batzar Nagusi bateko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek Osasunako Jesus Areso jokalari gaztea fitxatu du Futbol Liga Profesionalean bere etete klausulan ezarrita zuen diru-kopurua ordainduta. Fitxaketa honek haserrea eragin du klub gorritxoan eta zuzendaritza batozrdeak erabaki du Athleticekin harremank haustea.

Osasunak esan du Athleticek "errespetu faltaz" eta "gehiegikeriaz" jokatu duela Areso fitxatzerakoan eta Bilboko klubak komunikatu baten bidez erantzun dio klub gorritxoari.

Athleticen oharra:

Gaurko egunean CA Osasunak argitaratu duen agiriaren harira, Athletic Clubek honako hau esan gura du:

1. Athletic Clubek gehiegikeriaren eta isekaren inguruko gezurrezko salaketak espresuki errefusatzen ditu, argi eta garbi eta errespetu osoz jokatu baitu Club Atletico Osasunarekin Jesus Areso jokalaria fitxatzerako orduan.

a. Asteartean, 2017ko uztailaren 4an, Athletic Clubek, Club Atletico Osasunari jakinarazi zion bere asmoa zela erakunde nafarrak eta jokalariak bere lan-kontratuan adostuta zeukaten etete klausula ordaintzea. Harremanak telefonoz burutu ziren, lehenengo eta behin presidentearekin (ezinezkoa izan zen komunikazioa lortzea) eta, ondoren, zuzendari nagusiarekin. Azken honekin izandako elkarrizketan Club Atletico Osasunak hasiera baten operazioa akordio baten bitartez egin daitekeela planteatzen du.

b. Asteazkenean, 2017ko uztailaren 5ean, Club Atletico Osasunak telefonoz jakinarazten dio Athletic Clubi operazioa ezin dela egin akordio bitartez eta Athletic Clubek jokalaria kontratatzeko duen bide bakarra etete klausula ordaintzea dela.

c. Ostegunean, 2017ko uztailaren 6an, Athletic Clubek idatziz jakinarazten dio Club Atletico Osasunari hurrengo egunean, uztailaren 7an, jokalariaren etete klausularen kopurua ordainduko zela Futbol Liga Profesionalean.

2. Jakina, Club Atletico Osasunak zehazten ditu, kasu bakoitzean, bere jokalarien irteera baldintzak kontratatu nahi dituzten klubekiko. Gure erakundeari dagokionez, Athletic Clubek sinpleki bete ditu, beti ere aurrez-aurre eta zuzenean, nafar erakundearekin harremanetan izan eta gero.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic