Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek Dinamo Bukarest izango du aurkari lehen kanporaketan

Erredakzioa

Zuri-gorriek talde errumaniarraren aurka jokatuko dute Europa Ligako lehen kanporaketa. Joaneko neurketa uztailaren 27an jokatuko da Errumanian, eta itzulerakoa, abuztuaren 3an San Mamesen.

1:29

Dinamo Bukarest izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako lehen kanporaketan, talde zuri-gorriak sailkapena lortzeko jokatu beharreko bi kanporaketetako lehenean.

Cosmin Contra Alaveseko jokalari ohia da talde errumaniarraren entrenatzailea, eta Errumaniako ligan hirugarren sailkatu da aurreko denboraldian. Joaneko partida uztailaren 27an jokatuko da Errumaniako hiriburuan eta itzulerako neurketa abuztuaren 3an jokatuko da San Mamesen.

Hirugarren txandako zozketa:

Lehen multzoa:

PSV Eindhoven (HOL) - Osijek (CRO) edo Luzern (SUI)

Norrköping (SUE) edo Trakai (LTU) - Shkëndija (MAC) edo HJK Helsinki (FIN)

Krasnodar (RUS) - Slovan Bratislava (ESL) edo Lyngby (DIN)

Sturm Graz (AUT) edo Mladost Podgorica (MNE) - Fenerbahçe (TUR)

Panathinaikos (GRE) - Gabala (AZE) edo Jagiellonia Bialystok (POL)


Bigarren multzoa:

Shamrock Rovers (IRL) edo Mladá Boleslav (CZE) - Kairat Almaty (KAZ) edo Skënderbeu (ALB)

Austria Viena (AUT) - Progrès Niederkorn (LUX) edo AEL Limassol (CYP)

Dinamo Zagreb (CRO) - Vaduz (LIE) edo Odd (NOR)

Dinamo Bukarest (ROU) - Athletic Club (EUS)

Olimpik Donetsk (UCR) - PAOK (GRE)

Arka Gdynia (POL) - Ferencváros (HUN) edo Midtjylland (DIN)

 

IN)

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic