Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek Panathinaikos izango du aurkari hurrengo kanporaketan

Erredakzioa

Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko, talde greziarra gainditu beharko dute zuri-gorriek. Joaneko partida Atenasen jokatuko da, abuztuaren 17an, eta itzulikoa San Mamesen, abuztuaren 24an.

  • UEFA Europa League. Argazkia: EiTB

    Europa Ligako play-offetako kanporaketak. Argazkia: EFE

Panathinaikos izango da Athleticen aurkaria Europa Ligako hurrengo kanporaketan. Ostegun honetan egin da zozketa UEFAren Nyongo egoitzan, eta talde greziarra egokitu zaie zuri-gorriei.

Joaneko neurketa Atenasen jokatuko da, abuztuaren 17an, eta itzulikoa, San Mamesen, abuztuaren 24an. Athleticek Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko gainditu beharko duen bigarren eta azken kanporaketa izango da honakoa.

Aurreko kanporaketan (Q3), zuri-gorriek Dinamo Bukarest kanporatu dute. Joaneko neurketa bana (1-1) berdindu ostean, itzulikoa 3-0 irabazi dute, bart, San Mamesen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic