Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Athletic Club: Mikel Vesgaren adierazpenak 2017-2018. denboraldiari begira

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Adierazpenak

Vesga: 'Utzita egon izanak goi-mailan lehiatzeko gai naizela erakutsi dit'

Erredakzioa

2017/08/08

Athleticeko jokalariak Sportingen utzita jokatu zuen iragan denboraldian eta hasieratik jokatzen ari da talde zuri-gorriarekin lehen partida ofizialak. Gogotsu azaldu da Mikel Vesga.

  • Mikel Vesga. Argazkia: EiTB

    Mikel Vesga. Argazkia: EiTB

    Mikel Vesga. Argazkia: EiTB
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Mikel Vesga Athleticeko jokalaria izan da protagonista astearte honetan Lezamako prentsa-aretoan. Zigandarekin hasieratik jokatu ditu lehen partida ofizialak eta gogotsu azaldu da erdilaria.

"Iragan denboraldian utzita egon izanak erakusti dit Lehen Mailan lehiatzeko gai naizela. Konfiantza hartzeko balio izan dit", esan du iragan denboraldian Sportingen utzita egon zen jokalariak.

Hasierako hamaikakoan egon da Vesga Europa Ligako atariko Q3 kanporaketako bi partidetan Beñatekin batera eta pozik dagoen arren, badaki bere postuan lehiakortasun handia duela Beñatekin, San Joserekin eta Mikel Ricorekin: "Gure postuan dagoen lehiakortasuna ikusita ez da erraza hasierako hamaikakoan sartzea. Ez nekien Athleticen geratuko nintzen edo berriro utzita irten beharko nuen. Hala ere, gogotsu iritsi nintzen denboraldiaurrera eta gogotsu jarraitzen dut. Hau hasi besterik ez da egin, eta gogotik lan egin behar da hamaikakoan tokia izateko. Oso pozik nago Athleticen geratzeagatik".

Ziganda konfiantza ematen ari zaio Vesgari eta entrenatzaileaz galdetuta, hauxe esan du erdilariak: "Valverdek proposatzen zuenaren antzeko jokoa proposatzen du. Taldearentzat aldaketa txikia izan da Ziganda urte askotan Lezaman egon delako. Konfiantza eskaintzen digu, eta badaki jokalari bakoitzak zer eman dezakeen".

Europa Ligako atariko azken kanporaketari buruz ere hitz egin du Vesgak. "Panathinaikos da egokitu zaigun aurkaria eta kanporaketa ahalik ondoen prestatu behar dugu", esan du Mikel Vesgak.


Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
17:55 - 20:00 EUSKO LABEL LIGA: Zarautzeko estropada, 1. jardunaldia
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena