Itxi

Athletic Club

Zuzenean ETB1 eta eitb.eus-en

Alaves eta Athletic, Euskal Koparen bila

Erredakzioa

Arabako taldeak eta Bizkaikoak lortu dituzte aurreko denboraldian euskal derbietan puntu gehien. Lasesarren lehiatuko dira, eta partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 19:30ean.

  • Alaves-Athletic. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Alaves-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Alaves eta Athletic elkarren aurka lehiatuko dira larunbat honetan Lasesarren (Barakaldo), Euskal Herriko Kopa jokoan dutela. Partida zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 19:30ean.

Arabako taldeak eta Bizkaikoak lortu dituzte aurreko denboraldian euskal derbietan puntu gehien, eta horregatik izango dute jokoan titulu txiki eta berri hau. Bi taldeek denboraldi-aurrean jokatuko duten azken adiskidantzazko partida izango da larunbatekoa. Ondorioz, Liga hasi aurretik azken proba izango da bientzat.

Liga hasi aurretik, ordea, Athleticek partida ofiziala jokatuko du ostegunean. Zuri-gorriek Europa Ligako kanporaketako joaneko neurketa jokatuko dute Grezian Panathinaikosen aurka.

Athleticen deialdia

Kuko Zigandak 18 jokalari deitu ditu Alavesen aurka jokatzeko: Kepa Arrizabalaga eta Iago Herrerín (atezainak), eta Oscar De Marcos, Xabi Etxeita, Aymeric Laporte, Enric Saborit, Eneko Bóveda, Iñigo Lekue, Mikel San José, Mikel Vesga, Mikel Rico, Iñaki Williams, Markel Susaeta, Iker Muniain, Iñigo Córdoba, Sabin Merino, Raúl García eta Aritz Aduriz.

Beñat Etxebarria eta Mikel Balenziaga kanpoan geratu dira.