Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athletic, Atenasera emaitza on baten bila

eitb.eus

Ostegunean, iluntzeko 20:30ean, Panathinaikosen kontra jokatuko dute Apostolos Nikolaidis futbol-zelaian.

0:47

Europa Ligako multzoko faserako sailkatzeko azken kanporaketan dago Athletic.

Dinamo  Bucarest kaleratu ondoren Panathinaikosi egingo diote aurre zuri-gorriek. Aurreneko partida ostegunean jokatuko du Kuko Zigandaren taldeak iluntzeko 20:30ean Apostolos Nikolaidis futbol-zelaian; helburua emaitza on bat atera hurrengo astean San Mamesen kanporaketa erabakitzeko.

Zigandak nahi duen hamaikakoa zelairatu dezake jokalari guztiak prest dituelako.

Ustezko hamaikakoak

Panathinaikos: Vlachodimos; Coulibaly, Kolovetsios, Moledo, Hult; Chatzigiovanis, Kourbelis, Zeca, Lod; Altman eta Molins.

Athletic Club: Herrerin; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat, Vesga; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Manuel Jorge Neves Moreira (Portugal).
Futbol-zelaia: Apostolos Nikolaidis.
Ordua: 20.30).

>Ordua: 20.30).