Itxi

Athletic Club

Igandean, 18:15ean

Athleticek Getaferen aurka garaipena lortuta ekin nahi dio Ligari

Erredakzioa

Zuri-gorriek igandean jokatuko dute San Mamesen 2017-2018ko Ligako lehen partida. Getafe izango dute aurkari eta partida 18:15ean hasiko da.

  • Aduriz, Raul Garcia eta Muniain. Argazkia: EFE

    Aduriz, Raúul Garcia eta Muniain, Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek igandean jokatuko du 2017-2018. denboraldiko Ligako lehen partida. Getafe izango du aurkari San Mamesen eta norgehiagoka, 18:15ean hasiko da. Europa Ligako atariko azken kanporaketako joaneko neurketa jokatu zuten bizkaitarrek ostegunean Panathinaikosen aurka eta abuztuaren 24an itzulikoa jokatuko dute. Baina, Zigandak zuzentzen duen taldeak alde batera utzi beharko du txapelketa europarra Ligan guztiz kontzentratzeko.

Kepa Arrizabalaga izango da atezain titularra, Bovedak Etxeita ordezkatu dezake, eta Williamsek hasieratik jokatuko du. Bestalde, Nuñez eta Cordoba dira berritasunak deialdian. Athleticek jokalari hauek sartu ditu deialdian: Arrizabalaga, Boveda, Saborit, Laporte, San Jose, Beñat, Muniain, Williams, Iago Herrerin, Susaeta, I.Lekue, X.Etxeita, De Marcos, Aduriz, Vesga, Raul Garcia, Aketxe, Balenziaga, Cordoba (28) eta Nuñez (30).

Aurkaria Getafe izango da, Lehen Mailara igo berria den taldea. Jose Bordalas entrenatzailearen aginduetara igoera lortu zuen Madrileko taldeak eta ondo ekin nahi dio Ligari. Daniel Pacheco aurrelariaren baja garrantzitsua izango du Bordalasek. Bilboko partidarako jokalari hauek sartu ditu Getafek deialdian: Emi eta Guaita; Djene, Antunes, Bruno, Molinero, Juan Cala, Damian; Markel, Alvaro J.G., Gaku, Portillo, S. Mora, Arambarri, Fajr; Angel; Molina eta Amath. Deialditik at geratu dira: Filip Manojlovic, Mathias Olivera, Nicolas Gorosito, Daniel 'Cata' Diaz, Emiliano Velazquez, Mehdi Lacen eta Chuli.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Kepa; De Marcos, Boveda, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Getafe: Guaita; Damian Suarez, Bruno, Cala edo Djene, Molinero; Alvaro Jimenez, Bergara, Sergio Mora, Gaku; Portillo; eta Jorge Molina.

Epailea: Melero Lopez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 18.15ean.