Itxi

Athletic Club

Bihurritua ezker orkatilan

Oscar De Marcos baja izango da lau edo sei asterako

Erredakzioa

Athleticeko osasun zerbitzuek jakinarazi duetenez, jokalariak "II graduko bihurritua du ezker orkatilan. Artikulazioa inmobilizatu zaio, eta sendatze prozesuari ekin dio".

  • Óscar De Marcos. Argazkia: EFE

    Óscar De Marcos. Argazkia: EFE

Oscar De Marcos Athleticeko jokalaria lesionatu egin zen igandean Getaferen aurkako partidan. Froga osagarriak egin dizkiote, eta jokalari zuri-gorria baja izango da lau edo sei asterako.

"Egin zaizkion froga osagarrien arabera, II graduko bihurritua antzeman zaio bere ezker orkatilako lotailu deltoideoan. Artikulazioa inmobilizatu zaio, eta sendatze prozesuari ekin dio dagoeneko", jakinarazi dute Athleticen osasun zerbitzuek.

Ondorioz, De Marcos baja izango da Panathinaikosen aurkako eta Eibarren kontrako partidetarako. Armaginen aurkako derbiaren ondoren Ligak astebeteko geldialdia izango du, eta Gironaren aurkako partida ere galduko du.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic