Itxi

Athletic Club

Liga Europa (20:45)

Athletic-Panathinaikos, gaur, Aste Nagusiko jai giroan

eitb.eus

Talde zuri-gorriak Atenasen lortutako 2-3ko abantaila defendatu beharko du San Mameseko futbol-zelaian Liga Europako multzoetako faserako sailkatzeko.

0:30

Aste Nagusian murgildua, jai giroan, Athleticek partida du San Mamesen iluntzeko 20:45en. Liga Europarekin hitzordu garrantzitsua eta bete beharreko erronka, hots, multzoetako faserako txartela erdiestea.

Joaneko partidan, Atenasen, nahiz eta partida ona egin ez, emaitza ezin hobea lortu zuen Kuko Zigandaren taldeak, merezimenduz 2-0 galtzen joan ostean sei minututan hiru gol egin zituzten zuri-gorriek, bi Aritz Adurizek eta ostegunean baja izango den Oscar De Marcosek egin zuen bestea.

2-3ko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka eta abantaila hori defendatu beharko dute. San Mamesen jai giroa izango da, beraz, osagai guztiak daude Europar gau polita izateko.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Iago Herrerin; Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga; Beñat, Vesga: Williams, Raúl García, Muniain; eta Aduriz.

Panathinaikos: Vlachodimos; Johansson, Koutroumbis, Rodrigo Moledo, Kolovetsios; Bryan Cabezas, Zeca, Kourbelis, Lod; Luciano eta Guillermo Molins.

Epailea: Benoit Bastien (FRA).

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 20:45