Itxi

Athletic Club

147 gol Ligan

Aduriz Lehen Mailako 20 golegile onenen zerrendan sartu da

Erredakzioa

Athleticeko aurrelariak 147 gol sartu ditu Lehen Mailan igandean Eibarri sartutako golarekin. Ondorioz, Ligako golegile historikoen artean da gipuzkoarra.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

    Aritz Aduriz. Argazkia: EFE

Aritz Aduriz Ligaren historiako 20 golegile onenen zerrendan sartu da, igandean Eibarren aurkako derbian sartutako golari esker. Gainera, berdindu egin du Dani Ruiz Bazan Athleticeko jokalari mitikoaren gol kopurua.

Adurizek 36 urte ditu, 107 gol sartu ditu Athleticekin Ligan, 23 gol sartu zituen Mallorcarekin eta 17 gol Valladolidekin. Horrez gain, Lionel Messi (Bartzelona) jokalariarekin batera, azken 13 denboraldietan, sasoi bakoitzean gola sartu duen jokalari bakarra da LaLiga Santanderreko datuen arabera.