Itxi

Athletic Club

Zenbaki historikoak

Aritz Adurizek 150 gol sartu ditu Athleticekin

Erredakzioa

Gironaren aurkako partidan talde zuri-gorriaren bigarren gola sartu zuen, eta klubaren historiako bederatzigarren golegile onena da.

  • Aritz Aduriz. Foto: EFE

    Momento en el que ASduriz marca el segundo gol del Athletic al Girona. Foto: EFE

Aritz Adurizek Athleticen bigarren gola sartu zuen Gironaren aurkako partidan, bere 150. gola talde zuri-gorriarekin. Ondorioz, Aduriz klub bizkaitarraren historiako bederatzi golegile onenen artean aurkitzen da.

Aurrelari donostiarrak 108 gol sartu ditu Ligan (252 partida jokatuta), 12 Kopan (34 partida jokatuta), 3 Txapeldunen Ligan (7 partida jokatuta), 23 Europa Ligan (31 partida jokatuta) eta 4 Superkopan (2 partida jokatuta), Athleticekin orain arte jokatu dituen 10 denboraldietan.

Adurizen aurretik daude Athleticeko golegile onenen ranking historikoan Telmo Zarra (335), Agustin Sauto 'Bata' (208), Dani Ruiz Bazan (199), Guillermo Gorostiza (196), Jose Iraragorri (179), Eneko Arieta (170), Jose Luis Lopez Panizo (169) eta 'Piru' Gainza (152).