Itxi

Athletic Club

Klubaren informazioa

Multzoen faserako abonua eros daiteke jada

eitb.eus

Irailaren 15etik ostirala, 10:30etatik, irailaren 21era arte osteguna, 18:30ak arte, etengabe.

Athletic Clubek behin Liga Europako Multzoen Faserako sailkapena lortu ondoren, Zuzendaritza Batzak bazkide eta harrobientzako abonua prestatu du San Mamesen jokatuko diren hiru partidetarako. Abonu hauek, partidako prezioarekin alderatuz, merkeagoa izateaz gainera, bazkide txartela bakoitzari dagokion jesarlekuan egoteko bermea eskainiko dio. Partida bakoitzerako txartela aktibatzeko aukera dago, era berean.

Euren jesarlekua okupatu duten bazkideek aurreko sailkapen errondetan -eurek edota bazkide txartela lagata- %20ko deskontua pilatuko dute Multzoen Faseko sarrera edo abonuak erostean.

Athletic Club 32ko errondarako sailkatuko balitz, aurreko %20ko deskontuari beste %15eko deskontua gehituko litzaioke Multzoen Faseko partidetara joanez gero -edo bazkide txartela utziz gero-, hots, %35eko deskontua guztira.

Fase honetarako abonuak erosteko ezarritako epetik aurrera, Klubak ezin izango du bazkidearen berezko jesarlekurik bermatu. Abonu hauek ezin izango dira BBKko orotarako kutxazainen bitartez erosi.

Bazkideak eta harrobiak

Ohiko jesarlekua erosteko epea

1-TXARTELA AKTIBATZEKO erak:

-Athletic Cluben web orrialdearen bidez
?Txartel Salmenta? atalean sartuz. Bazkide Kodea eta PIN zenbakiarekin identifikatzea beharrezkoa izango da. Ordainketa finantza-txartel batekin egin beharko da, pasabide seguru baten bidez.

Epea eta ordutegiak:
Irailaren 15etik ostirala, 10:30etatik, irailaren 21era arte osteguna, 18:30ak arte, etengabe.

-Txarteldegietan

Bazkide txartela erakutsi ostean.

Epea eta ordutegiak:
Irailaren 18tik 21era: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara

2- Sarrera:

OSO GARRANTZITSUA: Epe honetan BERE jesarlekua hartzen duten bazkideei, bai Interneten bidez bai txarteldegietan egin badute, bere txartelaren barra-kodea aktibatuko zaie, beraz partidaren egunean bakarrik balioko den dokumentua BAZKIDE TXARTELA izango da

Publikoa

Abonua erosteko era

-Txarteldegiak

Irailaren 25, 26 eta 27a: 10:30etatik 13:30etara eta 17:30etatik 20:00etara
Irailaren 28a: 10:30etatik 13:00etara eta 17:00etatik aurrera

FC ZORYA LUHANSKen kontrako partidarako sarrera bat erosteko era

-Athletic Cluben Web orrialdearen bidez

"Txartel Salmenta" atalean sartuz. Irailaren 25tik 10:30etatik aurrera.