Itxi

Athletic Club

Gaur, 20:00etan

Athleticek hiru puntuak lortu nahi ditu Atletico Madrilen aurka

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak koltxoneroen aurka jokatuko du San Mamesen. Beñat, San Jose, Muniain, Balenziaga, Lekue eta Aduriz hamaikakora itzuliko dira.

  • Athletic Club. Argazkia: EFE

    Raul Garcia Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek Atletico Madril izango du aurkari gaur San Mamesen, 20:00etan, Ligako 5. jardunaldiko partidan. Koltxoneroek ez dute inoiz galdu San Mames zelai berrian. Madrilgo taldea bosgarren dago sailkapenean, eta Athletic, berriz, seigarren.

Las Palmasen aurkako porrota ahaztu nahi du Athleticek. Zigandak aldaketa asko egin zituen talde kanariarraren kontrako norgehiagokan. Gaurko neurketan, Lekue, Balenziaga, Beñat, San Jose, Muniain eta Aduriz hasierako hamaikakora itzuliko dira. Kepak, Raul Garciak, Laportek eta Williamsek ere hasieratik jokatuko dute. Zigandaren zalantza bakarra da Nuñezek edo Etxeitak jokatuko duen. De Marcos eta Mikel Rico bajan daude, eta Yeray ere sendatzeko bidean dago.

Atletico Madrilen, Simeone entrenatzaileak aldaketa batzuk egingo ditu azken partidako hamaikakoarekin alderatuta: Griezmann eta Correa ariko dira aurrealdean; Oblak egongo da atean; Filipe Luis, Godin, Savic eta Gimenez, defentsako lerroan; eta Gaitan, Saul, Koke eta Carrasco, zelaiaren erdian. Jan Oblak atezainak ez du golik hartu azken hiru partidetan, eta Atletico Madrilek 14 neurketa jarraian daramatza etxetik kanpo galdu gabe. Bere zelaitik at jokatu dituen azken 21 patidetatik bakarra galdu dute koltxoneroek.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Atletico Madril: Oblak; Gimenez, Savic, Godin, Filipe; Gaitan edo Thomas, Saul, Koke, Carrasco; Correa eta Griezmann.

Epailea: Estrada Fernandez.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 20:00etan.