Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Iker Muniain: 'Sobera ditut berriz ere altxatzeko arrazoiak'

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Lesioa

Muniain: 'Sobera ditut berriz ere altxatzeko arrazoiak'

Erredakzioa

2017/09/29

Athleticeko jokalariak eskerrak eman nahi izan dizkie bere lesio larria ezagutu ostean animo mezuak bidali dizkiotenei.

  • Muniain, joan zen denboraldian sartutako gol bat ospatzen. EFE

    Muniain, joan zen denboraldian sartutako gol bat ospatzen. EFE

    Muniain, joan zen denboraldian sartutako gol bat ospatzen. EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Iker Muniainek sei hilabete egon beharko du gutxienez zelaietatik kanpo atzo zuri-gorriek Zorya Luhansk talde ukraniarraren aurka larri lesionatu ostean; izan ere, eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi zuen.

Ostiralean jakin den berri txarraren ostean, Munianek berak sare sozialen bidez mezu baikorra zabaldu nahi izan du, eta hala, berriro ere altxatzeko arrazoiak soberan dituela adierazi du.

"Sobera ditut berriz altxatzeko", esan du. "Mila esker zuon maitasuna eta indarra sentiarazten didazuenei. Eskerrik asko bihotz-bihotzez. 10", erantsi du bere Twitter kontu ofizialean.

Mota horretako bigarren lesioa

Ez da lehen aldia Muniainek mota horretako lesio bat pairatzen duena. 2015eko apirilaren 4an lesio bera jasan zuen Sevillaren zelaian, baina harako hartan ezkerreko belaunean. Zortzi hil luze eman zituen berriro zelaietara bueltatu zen arte, abenduaren 20an.

Albistea jakin denetik anitzak izan dira sare sozialetatik nafarrari igorri dizkioten animozko mezuak, bai zaleengandik, bai bere taldekideengandik, tartean Kepa Arrizabalaga, Iago Herrerin, Mike San Jose eta Aymeric Laporte. Athletic Club taldeak berak ere bideo bat plazaratu du bere jokalariari indarra helarazteko.

Beste hainbat futbolari entrenatzaile eta kirolarik ere euren babesa igorri nahi izan diote, besteak beste: Saul Niguez, Marc Bartra, Sergio Asenjo, Koke Resurreccion, Coke Andujar, Isma Lopezeta Vicente Iborra jokalariek; Joaquin Caparros, Aitor Karanka eta Julen Lopetegui entrenatzaileek eta Eibar edota Espanyol taldeek.

Beste diziplina batzuetako kirolariek ere zabaldu dituzte Munianenganako bere animoak hala nola, Sergio Llull, Rudy Fernandez edota Alex Munbru saskibaloi jokalariek.

Iruzkinak

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola
Publizitatea

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
15:55 - 18:00 BIGARREN B | Real Union vs. Osasuna B
18:00 - 20:00 ETB KANTXA | 4 t'erdiko txapelketa: Urrutikoetxea vs Ezkurdia
20:30 - 23:30 ATLETISMOA: Bilbao Night Marathon
23:35 - 00:05 GOL FESTA. Ligako golak
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena