Itxi

Athletic Club

WFS Industry Awards

San Mames, kirol-esparru onenaren saria jasotzeko hautagaien artean

Erredakzioa

WFS Industry Awards futbol industriaren saria jasotzeko hautagai izendatu dute Bilboko estadioa. Atlantako Mercedes-Benz Stadium eta Lisboako Da Luz estadioak daude izendatuen zerrendan.

  • San Mames. Argazkia: EFE

    San Mames. Argazkia: EFE

San Mames izendatu dute kirol-esparru onenaren 'WFS Industry Awards' saria jasotzeko hautagai. 2013an inauguratu zuen estadioa, Athletic klubaren zelaia, sari hauen lehen edizioko izendatuen artean dago. 'World Football Summit' foroaren barruan egingo da sari hauek emateko ekitaldia.

Bilboko estadioarekin batera, Atlantako (AEB) Mercedes-Benz Stadium eta Lisboako (Portugal) Da Luz estadioak arituko dira sari hori lortzeko lehian.