Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Ostersund 2 (Gero, Edwards) - Athletic 2 (Aduriz, Williams)

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Europa Liga

Athleticek azken momentuan berdindu du Suedian, eta bizirik jarraitzen du

Mikel Dominguez | eitb.eus

2017/10/19

Williamsek azken momentuan sartutako gol batek aukera apurrak ematen dizkie zurigorriei, Ostersunden aurreko partida txar baten ostean.

  • Adurizek sartu du lehenengo gola / EFE.

    Adurizek sartu du lehenengo gola / EFE.

    Adurizek sartu du lehenengo gola / EFE.
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Athleticek Osterdunen aurka berdinketa lortu du Suedian (2-2), oso partida kaskarrean. Suediarrek nagusitasun osoa izan dute norgehiagoka guztian zehar, Athletic lehena izan arren aurretik jartzen. Zurigorriek, azken momentuan, bizirik mantentzen duen puntu bat eskuratu dute, baina ez dute hobetu egoera Europa Ligan.

Suediarrek Athleticen gainean hasi dute neurketa. Hasiera-hasieratik, lanean jarri da Herrerin. Aurkariak aukerak sortu ditu. 10 minutura heldu da Athleticen lehenengo abagunea. Balenziagaren erdiraketa pozoindu bat izan da, besterik ez.

Athleticen atzeko arazoek erraztasun gehiegi eman dizkio Ostersundi. Baina ironikoki, atezain suediarraren hutsegite batek oparitu die zurigorriei lehenengo gola 14. minutuan. Keita areatik kanpo irristatu da, baloia Cordobarentzat izan da eta Adurizek erraz sartu du.

Ante un Athletic incapaz de tener el balón, el Ostersund ha tenido una oportunidad de oro para igualar el marcador. Una buena jugada combinativa ha terminado en las botas de Edwards, que ha lanzado el balón por encima del larguero.

Ezin izan du baloia izan Athleticek, eta Ostersundek aukera asko izan ditu berdintzeko. Talde jokaldi on batek baloia eman dio Edwardsi, baina horrek atetik gora bidali du.

Zurigorriek ez dute gozatu, erasoan galduda eta gaizki atzean. Ostersund nagusitu da, eta berdiketa izan du, baina atsedenaldira 0-1ekoarekin joan dira. Emaitzak ez zuen berdegune artifizialan ikusitakoa ondo adierazten.

Atsedenalditik bueltan, atezain baten beste akats bat golean bukatu da. Herrerini ihes egin dio baloi batek, Laportek ezin izan du egoki aldaratu, eta zoramenean, Gerok markagailua berdindu du.

Lehoiak ez dira itzartu, berdinketaren eraginez. Suediarrek, ordea, ez dute denbora asko behar izan bigarrena egiteko, lokartutako atzelarien aurrean. Edwardsek barrura bidali du erdiraketa bat, 64. minutuan.

Athleticen atezaina aurkariaren golak sahiesten aritu da. Izan ere, aukerak izan ditu Ostersundek, behin eta berriro. Bitartean, lehoiek ez dute baloia izan, eta galduta ibili dira defentsa lanetan.

Hala ere, 85.ean, Susaetak jokaldi ona egin du, bera bakarrik. Baloi hori atezainak harrapatu du, baina hurrengo jokaldian, Williamsi eman, eta horrek ez du barkatu.

Airea hartu du Athleticek azken momentuko berdinketari esker, batez ere zelaian ikusitakoaren ostean. Hiru jardunaldiren faltan, 2 puntu ditu, eta badauka aukera gehiago biltzeko eta hurrengo txandan sartzeko, baina horretarako irudia guztiz aldatu beharko du.

FITXA TEKNIKOA

Östersund: Keita; Mukiibi, Papagiannopoulos, Pettersson, Dennis Widgren; Sema, Bachirou, Nouri (Mensah, 89. min), Edwards; Gero eta Ghoddos.

Athletic: Iago Herrerin; Lekue, Etxeita, Laporte, Balenziaga (Boveda, 46. min); Iturraspe, Vesga (Beñat, 76. min); Susaeta, Raul Garcia, Cordoba (Williams, 65. min); eta Aduriz.

Golak: 0-1, 14. min: Aduriz. 1-1, 5. min1: Gero. 2-1, 64. min: Edwards. 2-2, .90. min: Williams.

Iruzkinak

Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Publizitatea
Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

EiTB Kirolak

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
  • ig.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena