Itxi

Athletic Club

Igandean, 18:30etan

Athletic, bidea zuzentzera Leganesen

Agentziak | Erredakzioa

Liga hasiera bikaina ari da egiten Madrileko taldea, eta Athletic momentu txarrean dago. Sevillaren aurkako partida kenduta, emaitza txarrak ari dira biltzen zurigorriak.

Athleticek Leganesi egingo dio bisita, igandean 18:30etan, irudia hobetzeko eta puntuak biltzeko helburuarekin, goiko postuetara itzultzeko. Zurigorriek ez dute etxetik kanpo irabazten bigarren jardunalditik, Eibarren irabazi zutenetik.

Madrileko taldea, ordea, denboraldi hasiera bikaina egiten ari da. Europako postuetan sartuta, ez dute galdu azken hilabetean, eta gainera, azken lau neurketetan ez diote golik sartu.

Athletic eta Leganes bitan bakarrik egon dira aurrez aurre, aurreko denboraldian. Bi partidek bukatu zuten berdinketan. Bilbao Athleticen kontra gehiago aritu da Leganes lehen taldearen kontra baino.

Athletic Europa Ligan Ostersunden aurka berdinketan geratu zen, oso partida kaskarrean. Taldeak gutxi erakutsi zuen, eta orain berriz animoak berreskuratu beharko ditu Ligako bederatzigarren jardunaldian.

Yeray eta De Marcosen bajen ostean, Mikel Rico, Balenziaga eta San Jose zalantza dira. Beñat eta Williams Zigandaren hamaikakoak sartzeko aukerak daukate.

Leganesen baja bakarra Oscar Ramosena da.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Leganes: Cuellar; Zaldua, Siovas, Dos Santos, Raúl García; Eraso, Rubén Pérez; Szymanowski, El Zhar, Gabriel; Amrabat.

Athletic: Kepa: Lekue, Unai Núñez, Laporte, Saborit; Iturraspe, Beñat; Susaeta, Aketxe, Sabin Merino; Williams.