Itxi

Athletic Club

1-0

Athleticek porrota jaso du Leganesen aurka, partida kaskarra eginda

Erredakzioa

Zuri-gorriek 1-0 galdu dute Butarquen itxura eta joko txarra eskainita. Beauvuek sartu du partidako gol bakarra.

  • Leganes-Athletic. Argazkia: EFE

    Beauvuek Athletici gola sartu dion unea. Argazkia: EFE

Athleticek 1-0 galdu du Leganesen aurka Butarque estadioan, oso joko txarra eta irudi kaskarra eskainita. Zigandak zuzentzen duen taldeak norabiderik gabe jarraitzen du.

Lehen zatia oso aspergarria izan da. Bi taldeen erritmoa oso motela izan da, eta abaguneak ere urriak izan dira. Athleticek ez du aukerarik sortu, eta Leganesek area kanpotik egin dituen saiakerak Kepa atezainak gelditu ditu ,arazo gehiegirik gabe.

Bigarren zatiari ondo ekin dio Athleticek, eta bi abagune argi sortu ditu; Cuellar atezainak zuri-gorrien gola eragotzi du Williamsen jaurtiketari erantzun bikaina emanda, eta hurrengo jokaldian San Joseren erremateak langa jo du. Ondo zelairatu da Athletic atsedenaldiaren ostean, baina Mikel San Josek akats larria egin du zelaiaren erdian, Leganesek baloia berreskuratu du, eta, Nuñez eta Laporte atzean utzi ostean, Beauvuek 1-0ekoa sartu du. Gola jaso ostean, talde zuri-gorriak ez du erreakziorik izan, eta Leganesek bigarren gola sartzeko abagune bikaina izan du 76. minutuan; Leganesek kontraerasoa antolatu du, Amrabatek barregarri utzi du Boveda, baina Kepa atezainak Madrilgo taldearen gola eragotzi du. Azken minutuetan, Athletic saiatu da erasora jotzen, baina ez du abagune bakar bat ere sortu. Leganesek ez du arazorik izan emaitzari eusteko, eta Asier Garitanok zuzentzen duen taldeak lortu du garaipena.

Fitxa teknikoa:

1 - Leganes: Cuellar; Zaldua, Dos Santos, Siovas, Raul Garcia; Rubén Perez, Gabriel; El Zhar (Brasanac, 84. min), Amrabat, Eraso; eta Beauvue (Naranjo, 90. min).

0 - Athletic Club: Kepa; Boveda, Nuñez, Laporte, Saborit (Beñat, 84. min); San Jose; Raul Garcia (Susaeta, 68. min), Vesga (Iturraspe, 46. min), Williams, Cordoba; eta Aduriz.

Golak: 1-0, 53. min: Beauvue.

Epailea: Mateu Lahoz.

Mateu Lahoz.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic