Itxi

Athletic Club

11 jardunldi, 11 puntu

Athleticek bere laugarren puntuazio txarrena lortu du, 1995. urtetik

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak 11 puntu lortu ditu 11 jardunalditan, 2017-2018. denboraldian.

  • Jose Angel Ziganda. Argazkia: EFE

    Jose Angel Ziganda. Argazkia: EFE

Athleticek 11 puntu lortu ditu 11 jardunalditan 2017-2018. denboraldian eta bere laugarren puntuazio txarrena eskuratu du, 1995-1996. denboraldian, gaur egungo puntuazio-sistema ezarri zenetik.

Denboraldiko sasoi honetan aurten baino puntu gutxiago lortu zituen Athleticek 2005-2006. denboraldian (7 puntu), 2006-2007. denboraldian (8 puntu), eta 2008-2009. denboraldian (9 puntu).

2005-2006.ean Jose Luis Mendilibarrek hasi zuen denboraldia entrenatzaile karguan eta hamargarren jardunaldiaren ostean kendu zuten kargutik, Athletic azken sailkatua zela. Javier Clementek ordezkatu zuen, eta jaitsieratik irten zen azken-aurreko jardunaldian, Riazorren Deportivori irabazita (1-2).

Hurrengo urtean, 2006-2007. denboraldian, Felix Sarriugartek ekin zion sasoiari entrenatzaile karguan eta 12. jardunaldiaren ostean bota zuten. Jose Manuel Esnal 'Mane'k hartu zuen taldea zuzentzeko ardura eta salbazioa lortu zuen, azken jardunaldian Levanteri 2-0 irabazita.

Bestalde, 2008-2009. denboraldian, Joaquin Caparros entrenatzaile zela, talde zuri-gorriak denboraldi hasiera oso txarra egin zuen, baina bigarren iztulian ondo ibili zen, eta salbazioa lortu zuen denboraldia amaitzeko lau jardunaldi falta zirenean. Gainera, Kopako finala jokatu zuten Bartzelonaren aurka.

Athleticen puntuazioak 11. jardunaldira arte, 1995. urtetik:

Denboraldia Puntuak Postua  Amaiera     Entrenatzailea

1995-1996    16      8.        48 (15.) (1)  Stepanovic

1996-1997    15      10.       64 (6.) (1)   Luis Fernandez

1997-1998    17      8.        65 (2.)       Luis Fernandez

1998-1999    13      16.       60 (8.)       Luis Fernandez

1999-2000    13      13       50 (11.)      Luis Fernandez

2000-2001    12      16.       43 (12.)      Txetxu Rojo

2001-2002    16      9.        53 (9.)       Heynckes

2002-2003    15      11.       55 (7.)       Heynckes

2003-2004    17      7.        56 (5.)       Valverde

2004-2005    12      16.       51 (9.)       Valverde

2005-2006    7       20.       45 (12.)      Mendilibar/Clemente

2006-2007    8       18.       40 (17.)      Sarriugarte

2007-2008    13      12.       50 (11.)      Caparros

2008-2009    9       18.       44 (13.)      Caparros

2009-2010    17      8.        54 (8.)       Caparros

2010-2011    16      9.        58 (6.)       Caparros

2011-2012    13      12.       49 (10.)      Bielsa

2012-2013    14      12.       45 (12.)      Bielsa

2013-2014    20      4.        70 (4.)       Valverde

2014-2015    12      11.       55 (7.)       Valverde

2015-2016    17      8.        62 (5.)       Valverde

2016-2017    17      7.        63 (7.)       Valverde

2017-2018    11      15.       -             Ziganda

        Ziganda

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic