Itxi

Athletic Club

Saria

San Mameseko estalki berriari nazioarteko sari bat eman diote

Agentziak | Erredakzioa

Londresen banatutako 'Structural Awards' sarietan 'Long Span Structures' kategorian saritu dute.

Nazioarteko egiturazko ingeniaritza alorreko proiektu onenak aintzatesten dituen Structural Awards sarietako bat jaso du San Mameseko estalki berriak. Hain zuzen ere, Long Span Structures (Argiztapen Handiko Egiturak) kategorian aitortu diote aipatu aintzatespena.

Kategoria horretan, beste bi proiekturekin lehiatzen zuen: New Yorkeko Arthur Ashe estadioarekin eta Oriam Eskoziako Kirol Errendimendurako Zentroarekin. Hala eman du ezagutzera Idom ingeniaritzak, San Mameseko estalkia diseinatzeaz arduratu zen enpresa.

The Institution of Structural Engineers erakundeak antolatzen dituen sariak 50 urte bete dituzte aurten, eta euren banaketa ekitaldia joan zen ostiralean egin zen Londresen.

Jasotakoaz gain, San Mames futbol-zelaiko estalkia luzatzeko proiektua Structural Transformation (Egiturazko Eraldaketa) kategorian ere izendatuta egon zen finalisten artean.