Itxi

Athletic Club

Minbizia omen zuen

Luis Maria Bonini zendu da, Bielsaren laguntzailea Athleticen

eitb.eus

Talde zuri-gorriak UEFAri eskatu dio besoko beltza eramateko baimena gaurko Hertha Berlinen kontrako partidarako.

  • Foto twitter: Iker Muniain

    Foto twitter: Iker Muniain

Luis Maria Bonini Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ohia hil da. Marcelo Bielsaren laguntzailea izan zen 2011-2012 eta 2012-2013 denboraldietan.

Talde zuri-gorriak twitterren bitartez iragarri du albistea: 'Luis Maria Bonini Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ohia hil da (2011-2013). Familiak eta lagunek har ditzatela gure doluminik zinezkoenak. Goian bego. UEFAri eskatu zaio besoko beltza eramateko baimena'.

Klubak ez du heriotzaren arrazoia esan, baina antza, minbizia zuen Boninik.