Itxi

Athletic Club

UEFA Europa League

Raul Garcia: 'Irabazi behar dugu'

Agentziak | eitb.eus

Zuri-gorriek ostegunean dute hitzordua Europa Ligarekin.

  • Raúl García

    Raúl García

Athleticek Zorya Luhansk taldearen kontra neurtuko ditu indarrak ostegunean Ukrainian.

Nahiz eta berdinketa nahikoa izan hurrengo fasean izateko Raul Garcia erdilariak irabaztea atera behar direla esan du, 'emaitzarekin espekulaziorik ez. Irabazi behar dugu eta hori buruan dugula jokatu behar dugu Liga Europako final-hamaseirenetarako sailkatzeko'.

Arena Lviv futbol-zelaian jokatuko da neurketa ostegunean gaueko 21:05ean eta Athleticek ezin du hutsik egin, 'Hertha Berlinen kontrako partida finala izan bazen,  hau asko gehiago. Atera behar dugu, ondo prestatu eta  irabaztera zelairatu behar garela argi izan behar dugu', gehitu du nafarrak.

 

arrak.