Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek eta Realak final-hamaseirenetan izan ditzaketen aurkariak

eitb.eus

Txapeldunen Ligatik datorren Atletico Madril, Vila-real eta aurreko fasean multzokide izandakoak ezin izango dituzte aurkari izan.

Athletic lehenengo ontzian izango da; Reala, bigarrenean. Europa Ligako final-hamaseirenetako zozketa astelehenean, 13:00etan, egingo da.

Lehenengo ontzian Europa Ligako multzoetan lehenengo postuan bukatu dutenak eta Txapeldunen Ligako multzoetako lau hirugarren onenak izango dira. Bigarrenean, aldiz, Europako Ligako bigarrenak eta Txapeldunen Ligako lau hirugarren txarrenak.

Atletico Madril eta Vila-real ezin izango dira aurkari izan. Zurigorriek, gainera, Ostersund saihestuko dute, eta Realak, Zenit.

Ahleticen aurkari posibleak

Astana
Partizan
Ludogorets
AEK Atenas
Olympique Lyon
Kopenhague
Steaua Bukarest
Izar Gorria
Olympique Marsella
Ostersund
Niza
Napoles
Celtic
Spartak Mosku
Borussia Dortmund

Realaren aurkari posibleak

Dinamo Kiev
Sporting Braga
Milan
Atalanta
Lokomotiv
Plzen
Arsenal
Salzburgo
Lazio
CSKA Mosku
Leipzig
Sporting Portugal