Itxi

Athletic Club

Golegileak

Raul Garcia eta Aduriz, Europa Ligako seigarren jardunaldiko hamaikako onenean

Erredakzioa

Gol bana sartu zuten Athleticek Zoryaren aurka lortutako garaipenean (0-2) eta UEFAk multzoen faseko azken jardunaldiko hamaikako onenean sartu ditu.

  • Raul Garcia. Argazkia: EFE

    Raul Garcia Zorya-Athletic (0-2) partidan sartutako bigarren gola ospatzen. Argazkia: EFE

Raul Garcia eta Aritz Aduriz, Athleticeko jokalariak Europa Ligako multzoen faseko seigarren jardunaldiko hamaikako onenean sartu ditu UEFAk. Gol bana sartu zuten Zoryaren aurka (0-2) lortutako garaipenean.

Adurizek bere zortzigarren gola sartu zuen Europa Ligan denboraldi honetan eta Raul Garciak denboraldiko bere zazpigarren gola sartu zuen, hirugarrena Europan.

Hauxe da Europa Ligako multzoen faseko seigarren jardunaldiko hamaikako onena: Nenad Eric (Astana); Mathieu Debuchy (Arsenal), Sotirios Papagiannopoulos (Östersund), Marin Anicic (Astana), Mykola Morazyuk (Dinamo Kiev); Theo Walcott (Arsenal), Jack Wilshere (Arsenal), Raul Garcia (Athletic Club), Ademola Lookman (Everton); Aritz Aduriz (Athletic Club) eta Junior Moraes (Dinamo Kiev).