Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Athletic: De Marcos baja da hurrengo partidarako; Kepak lesionatuta darrai

  • facebook
  • twitter

Athletic club

Partes médicos

De Marcos baja da hurrengo partidarako; Kepak min hartuta jarraitzen du

Erredakzioa

2018/01/08

Oscar De Marcosek "lesio miotendinoso moderatua du eskuin hankako iskiosuraletan. Baja izango da hurrengo partidan". Kepak "minarekin segitzen du eskuin oineko bigarren metatartso-hezurrean".

  • Oscar De Marcos, Athletic-Alaves partidan. Argazkia: EFE

    Oscar De Marcos, Athletic-Alaves partidan. Argazkia: EFE

    Oscar De Marcos, Athletic-Alaves partidan. Argazkia: EFE
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Oscar De Marcosek min hartu zuen Alavesen aurkako derbian eta Athleticek jakinarazi duenez, Guardiakoari "egindako azterketa osagarrien ostean, hurbileko lesio miotendinoso moderatua antzeman zaio eskuin hankako iskiosuraletan. Baja izango da hurrengo partidan eta bere sendatze-prozesua hurrengo egunetako bilakaeraren araberakoa izango da".

Bestalde, Kepa Arrizabalaga atezainak bakarka entrenatzen jarraitzen du, min hartuta segitzen duelako. Klub zui-gorriak, mediku-oharra plazaratu du Keparen lesioaren bilakaerari buruz: "Ondoezak segitzen du eskuin oineko bigarren metatartso-hezurrean. Scanner berri bat egin zaio gaurkoan eta ez da aldaketarik igartzen pasa den hilabetekoarekin alderatuz. Gimnasioan egiten du lan eta fisioterapia tratamendua jasotzen ari da".

Mikel Balenziagak ere bere sendatze-prozesuarekin jarraitzen du. Athleticek jakinarazi duenez, Balenziagak "lasterka egiteari ekin dio eta lan gehiago egiten ari da gimnasioan. Hobera doa eta ez dira inolako arazorik agertu".

Muniain Lezamako zelaietara irten da

Astelehen honetan, Iker Muniain Lezamako zelaietara irten da lehen aldiz 2017ko irailaren 28an lesionatu zenetik. Baloia ukitu du, eta korrika ibili da bere sendatze-prozesuarekin jarraituz. Klubak argitaratu duenez, Muniaini "azterketa berri bat egin zaio ebakuntza jasan zuen belaunean, arazorik gabe. Hobera doa bere berregokitze prozesuan eta hemendik aurrera lan gehiago egingo du zelaian".

/strong>

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
17:00 - 20:00 BURUZ BURUKOA | Retegi vs Altuna
23:15 - 00:15 GOL FESTA. jardunaldiko golak

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • al.
  • ar.
  • az.
  • og.
  • or.
  • lr.
17:00 - 20:00 BURUZ BURUKOA | Retegi vs Altuna
23:15 - 00:15 GOL FESTA. jardunaldiko golak
Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena