Itxi

Athletic Club

2019ra arte

Etxeitak ere bere kontratua berritu du

eitb.eus

Athletic Clubek eta Xabier Etxeita jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak talde zuri-gorrian du 2019ko ekainaren 30era arte.

  • Etxeita eta Urrutia. Argazkia: Athletic Club

    Etxeita eta Urrutia. Argazkia: Athletic Club

Athletic Clubek eta Xabier Etxeita jokalariak akordioa sinatu dute eta horren arabera jokalariak talde zuri-gorrian du 2019ko ekainaren 30era arte, beste denboraldi batez luzatzeko aukerarekin.

Etete klausula 40 milioi eurokoa izango da.

Etxeitak 30 urte ditu eta 2005ean Amorebieta utzi eta Lezamara heldu zen Bilbao Athleticen jokatzeko. Lehen taldearekin 2008ko azaroaren 12an egin zuen debuta Joaquin Caparrosen aginduetara Huelvako Recreativoren kontra.

2009-2010 denboraldian Cartagenan jokatu zuen, utzita; ondoren, Athletic utzi eta Elxen jokatu zuen Bigarren Mailan. 2013-2014an talde zuri-gorrira bueltatu zen berriro ere.

133 partidetan jantzi du elastiko zuri-gorria:

86 Ligan

19 Kopan

2 Txapeldunen Ligan

23 Europa Ligan

2 Superkopan

7 gol egin ditu guztira

 

edia">