Itxi

Athletic Club

Berdinketa

Athleticek puntu bat atera du partida kaskar batean (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Espanyol aurretik jarri da Gerardek Mikel Ricoren huts galanta aprobetxatu ostean. Williamsek banakoa egin du atsedeanldiaren atarian.

  • Williamsek baloia buruarekin errematatuz eegin du berdinketaren gola. Argazkia: Efe.

    Williamsek baloia buruarekin errematatuz eegin du berdinketaren gola. Argazkia: Efe.

Espanyolek eta Athleticek bana egin dute Cornellá El Prat zelaian jokatutako liga partidan. Gerard Morenok aurretik jarri du etxeko taldea, baina minutu gutxira Williamsek banakoa egin du.

Lehen minutuetan partidak ez du erritmorik ez gol aukerarik izan. Kataluniarrak gehiagotan iritsi dira Herrerinen areara. 15. minutuan, Baptistaok lehen abisua eman du, baina ez du ondo errematatzeko angelurik izan. Ondoren, Gerad Moreno falta jaurtiketa batean saiatu da.

Athletic, berriz, saiatu da, baina indarra eta kemena falta izan zaio azken metroetan. Pau Lopez atezainak ez du lanik izan lehen 20 minutuetan. Herrerinek lan gehiago izan du, Baptistao eta Morenoren saiakerei aurre egin behar izan die atezain zuri-gorriak.

29. minutuan iritsi da Espanyolen gola. Gerad Morenok egin du Mikel Ricoren huts ikaragarria ondo aprobetxatuta.

Gola kolpea izan da bilbotarrentzat, baina egoera minutu gutxitan konpondu dute. Saboritek baloia erdiratu du eta Williamsek buruarekin errematatu du markagailuan banakoa jartzeko.

Atsedenaldiaren ostean, Espanyol erasora atera da, eta Gerard Morenok izan du bigarren zatiko lehen aukera. Baina Zigandaren taldeak ere bigarren gola bilatu du, zorte handirik gabe.

Neurketak lehen zatian baino erritmo gehiago izan du bigarrenean. Espanyol apur bat hobeto aritu da.

Athleticek ezer gutxi egin du erasoan azken minutuetan eta azkenean puntu bat ateratzea lortu du.

 

Fitxa teknikoa

1. Espanyol: Pau López; Javi López (Marc Navarro, 61. min), Óscar Duarte, Mario Hermoso, Aarón; Granero, Víctor Sánchez, Darder; Baptistao (Melendo, 86. min), Jurado (Dídac, 51. min) eta Gerard Moreno.

1. Athletic: Herrerín; Lekue, Unai Núñez, Laporte, Saborit; Rico, Iturraspe; Williams, Raúl García (Beñat, 88. min), Susaeta (Córdoba, 82. min) eta Aduriz (Sabin Merino, 72. min).

Golak: 1-0, 29. min: Gerard Moreno. 1-1, 36. min: Williams.

min: Williams.