Itxi

Athletic Club

Urtarrilean

Real Madrilek Kepa fitxatu nahi duela esan dio Athletici

eitb.eus

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez Real Madrilek orain egun batzuk idatzia bidali zuen Ibaiganera, Athleticeko atezaina orain fitxatu nahi duela helarazteko.

  • Kepa, Lezaman.

    Kepa, Lezaman.

Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, Real Madrilek orain egun batzuk idatzia bidali zuen Ibaiganera, Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezaina orain fitxatu nahi duela helarazteko.

Etete klausula gainditzen duen eskaintza egin dio.

Horren aurrean, Athleticek Keparen ordezkariei akordioa oraindik ez ixteko eskatu die, atezainari egindako diru eskaintza indartuko diote. Eskaintza berriaren arabera, atezainak talde zuri-gorriko jokalarien artean gorengoetako bat jasoko luke.

Zidane, fitxaketen aurka

Alabaina, Zinedine Zidane Real Madrileko entrenatzaileak joan zen astean egin zituen adierazpenen arabera, ez dago urtarrilean fitxaketarik egitearen alde. Frantziarrak bi prentsaurreko desberdinetan esan zuen ez zuela neguko merkatuan bere taldera inor heltzerik nahi.

Aipatu prentsaurrekoetako lehenengoan, eta Kepari aipamen zuzena eginda, "atezainik" ez zuela behar adierazi zuen. Gerora, lehendabiziko prentsaurrekoa egin eta hiru egunera, talde madrildarraren entrenatzaileak azpimarratu zuen ez duela "inor" nahi neguko merkatuan; izan ere, erabateko konfiantza dauka bere jokalariengan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic