Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Athletic Cluben jokatzeko filosofia

eitb.eus

Talde zuri-gorriak bere web orrian dakar ze baldintza bete behar dituzte Athleticen jokatu ahal izateko.

Athletic taldea ezberdina da. Bere filosofia berezia izan da beti eta bertan jokatzeko jokalariek baldintza batzuk bete behar dituzte.

Kalean beti egon da eztabaida hori, ze jokalari fitxatu ditzake Athleticek? Ze baldintza bete behar dituzte bertan jokatu ahal izateko? Gauzak argi gera zitezen klubak bere web orrian idatzita uztea erabaki zuen.

Hona hemen hitzez hitz talde zuri-gorriak esaten duena: 'Athletic Club erakunde gisa zein bere jarraitzaileak balore batzuk defendatzea dute ezaugarri nagusia, balore hauek gero eta urriagoak dira futbolean eta XXI. mendeko kirolean. Norbera denagatik harro sentitzea, eta horren adierazgarri nagusia harrobiko politika da, eguneroko bizitzako edozein ezberdintasunen gainetik batzen gaituen osagai bihurtzen da, eta beste edozein filosofiarekiko edo munduan futbola ulertzeko moduekiko ezberdin egiten gaitu.

Athletic Club Bilbon sustraitua dago, Bizkaiko herrialdean (Euskal Herria). Kirol filosofiari dagokionez printzipio nagusi bat du, bere harrobian bertan eta Euskal Herriko klubetan hazitako jokalariak bakarrik joka ditzake. Honako lurraldeak hartzen ditu: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behera. Edo, jakina, hauetako batean jaiotako jokalariak'.

Klubeko datuak

Bazkideen kopurua: 44.560.
2017-18 Aurrekontua: 101.940.138 euro.
Denboraldiak lehenengo mailan: Guztiak.

Futbol zelaia:
San Mames, 53.000 zaleentzako edukiera.
Felipe Serrate z/g - Bilbo
Neurriak: 105 x 68 m.

ak: 105 x 68 m.