Itxi

Athletic Club

Laporte, hamaikakotik kanpo, baita 18ko azken deialditik ere

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Xabi Etxeitak hartuko du atzelari frantziarraren lekua zuri-gorrien hasierako hamaikakoan.

  • Aymeric Laporte Athleticen elastikoarekin. Artxiboko irudia: EFE

    Aymeric Laporte Athleticen elastikoarekin. Artxiboko irudia: EFE

Aymeric Laporte Athleticeko atzelariak ez du hasieratik jokatuko bere taldeak Eibarren aurka ostiral honetan jokatu behar duen euskal derbian. Are gehiago, Zigandak azken deialditik kanpo utzi du Aketxerekin batera (Athleticen entrenatzaileak 20 jokalariko deialdia eman zuen ostegunean).

Horrenbestez, hurrengo egunetan Manchester Cityrekin kontratua sinatuko duela espero da.

Xabi Etxeita bizkaitarrak hartuko du atzelari frantziarraren lekua hasierako hamaikakoan.

Hartara, Zigandak honako jokalari hauek zelairatuko ditu: Iago Herrerín; Lekue, Unai Núñez, Etxeita, Saborit; Williams, Iturraspe, Mikel Rico, Susaeta; Raúl García eta Aduriz.

Eibarri dagokionez, Mendilibarrek berritasun ugari sartu ditu aurreko partidako jokalariekin alderatuta: Dmitrovic; Rubén Peña, Arbilla, Ramis, Junça; Escalante, Pape Diop; Iván Alejo, Orellana, Inui; eta Kike García. Gogoratu beharra dago, Eibarrek astelehenean jokatu zuela