Itxi

Athletic Club

DOAKO SARRERA

Athleticeko bazkideak doan sartuko dira Europa Ligako etxeko partidetara

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Horrez gain, Spartakeko partida ikusteko '% 35eko hobaria' zuten bazkideek beherapen hori izaten jarraitu eta ordainpekoa den hurrengo partidan erabili ahal izango dutela erantsi du klubak

  • Zoryaren aurka Europa Ligan etxean jokatutako partida. Argazkia: EFE

    Zoryaren aurka Europa Ligan etxean jokatutako partida. Argazkia: EFE

Athleticeko bazkideek ez dute sarrerarik ordaindu beharko aurtengo denboraldian San Mamesen jokatuko diren Europa Ligako norgehiagokak ikusteko. Hala eman du jakitera asteazken honetan klubak ohar baten bidez.

Erabaki horren barruan, momentuz, otsailaren 22an Moskuko Spartaken aurka lehiatu beharreko kanporaketaren bueltako partida dago.

Horrenbestez, bazkide zuri-gorriak guztira lau aldiz joan ahalko dira euren zelaira "dirurik ordaindu gabe", baldin eta Zigandak zuzentzen duen taldeak txapelketa horretako finalerdietara heltzea lortzen duen.

Athleticeko zuzendaritzak "aparteko neurri gisa" hartu du erabaki hori, eta, gaineratu duenez, Spartakeko partida ikusteko "% 35eko hobaria" zuten bazkideek beherapen hori izaten jarraitu eta ordainpekoa den hurrengo partidan erabili ahal izango dute, "bai Klubeko Egun Erdian edo hurrengo denboraldietako europar kanporaketaren batean".

Aurreko europar kanporaketetan bazkide-txartela aktibatu eta erabi