Itxi

Athletic Club

Partida, ostegunean

Kuko Zigandaren deialdia Spartaken aurkako partidarako

eitb.eus

Moskura doazen 19 jokalarietatik Xabi Etxeita eta Sabin Merino dira berritasunak.

0:42

Athleticek Moskun jokatuko du ostegunean Spartaken kontra Europa Ligako final-hamaseirenetako joaneko partida. Asteartean hartu dute Errusiarako bidea eta Jose Angel Zigandak deialdia eman du entrenamendua eta gero; Moskura doazen 19 jokalarietatik Xabi Etxeita eta Sabin Merino dira nobedadeak. Baita Unai Simon ere; Bilbao Athleticekoa hirugarren atezaina izango da.

Hauxe da deialdia: Arrizabalaga, Saborit, Yeray, San Jose, Beñat, Iturraspe, Williams, Nuñez, Iago Herrerin, Susaeta, I.Lekue, X.Etxeita, Mikel Rico, De Marcos, Sabin Merino, Aduriz, Raul Garcia, Unai Simon eta Cordoba.