Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athleticek emaitza ona behar du Atleticoren aurka, Ligako egoera hobetzeko

Agetziak | Erredakzioa

Zigandak ezin izango ditu Aduriz eta Raul Garcia zelairatu, biak zigortuta daudelako.

  • Griezmannek bost gol egin dizkio Athletici, Ligan jokatutako zazpi partidetan. Argazkia: Efe.

    Griezmannek bost gol egin dizkio Athletici, Ligan jokatutako zazpi partidetan. Argazkia: Efe.

Atletico Madril-Athletic Ligako 'klasikoa' lehen aldiz jokatuko dute Wanda Metropolitano madrildarren zelai berrian. Guztira, 162 aldiz jokatu dute bi taldeek elkarren aurka, eta azken bederatzietan Atleticok ez du porotik jaso. Antoine Griezmann erabakigarria izan da azken neurketetan.

Zuri-gorriek ez dute garaipenik lortu Ligan jokatutako azken bost norgehiagoketan, baina, hala ere, azken 12etan porrot bakarra jaso du. Gainera, ostegunean Europa Ligan jokatutako partidan 1 eta 3 gailendu zitzaizkion bilbotarrek Moskuko Spartak taldeari.

Zigandak Adurizen eta Raul Garciaren bajak ditu, bi aurrelariak zigortuta daude, txartelen ondorioz. Atletico bigarren da Ligako sailkapenean eta bilbotarrek lan handia egin beharko dute punturen bat atera ahal izateko.

 

Ustezko hamaikakoak

Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Giménez, Godín, Filipe; Correa, Saúl, Koke, Carrasco o Gabi; Griezmann eta Diego Costa.

Athletic: Kepa; Lekue, Yeray, Iñigo Martínez, Saborit; Iturraspe, Mikel Rico; Susaeta, De Marcos, Sabin Merino; eta Williams.

Epailea: González González (Gaztela Leongo batzordekoa).

Estadioa: Wanda Metropolitano.

Ordua: 16.15.