Itxi

Athletic Club

Garaipena Malagaren aurka

Hiru puntu, beste partida negargarri batean (2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Athletic estu eta larri ibili da Malaga sailkapeneko azken taldeari irabazteko. En-Nesyri, Susaeta eta San Jose izan dira golegileak. Kepak penalti bat gelditu du 2 eta 1ekoarekin.

  • Athleticeko jokalariak, Susaetaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Athleticeko jokalariak, Susaetaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Kepa Arrizabalagak arnasa hartzeko aukera eman dio Athletici, Malagak bigarren zatian izandako aukerei erantzun bikaina emanez. Andaluziarrek erasora jo dute 2 eta 1ekoarekin, sailkapenean azken postuan direla ikusita, bertatik lehenbailehen ateratzeko asmoz, baina, azkenean, markagailuan ez da aldaketarik izan eta hiru puntuak Bilbon geratu dira.

Lehen zati itxurosoa egin dute lehoiek, eta horri esker En-Nesyrik egindako gola iraultzea lortu dute.

Markel Susaetak banakoa egin du Oscar de Marcosek egindako erdiraketa aprobetxatuta, eta atsedenaldiaren atarian, Mikel San Josek 2 eta 1ekoa egin du Beñatek ateratako kornerra boleaz errematatuz.

Malagak aukera ezin hobea izan du binakoa egiteko epaileak euren aldeko penaltia adierazi duenean. En-Nesyri golegileak jaurti du eta Kepak geldiketa bikaina egin du.

KEPA ATHLETIC EFE

Jokalari marokoarrak, gainera, bigarren txartel horia ikusi du neurketa amaitzeko 10 minutu falta zirenean eta Malaga 10 jokalarirekin geratu da.

2 eta 1koari esker, Athleticek bi postu igo ditu Ligako sailkapenean eta hamabigarren da orain- Europa Liga jokatzeko aukera ematen duten postuak lau puntura dauzkate bizkaitarrek.

Baina taldeak partida oso kaskarra egin du, berriro ere, eta zaleek 'Kuko vete ya, Kuko vete ya' oihukatu dute bigarren zatian.

 

Fitxa teknikoa

2 - Athletic: Kepa; De Marcos, Yeray, Iñigo Martínez, Lekue (Saborit, 74. min); Susaeta, San José, Beñat (Williams, 82. min), Córdoba (Iturraspe, 65. min); Raúl García eta Aduriz.

1 - Málaga: Roberto; Rosales, Miguel Torres (Bueno, 82. min), Luis Hernández, Diego González; Lestienne (Rolan, 57. min), Adrián (Lacen, 36. min), Iturra, Chory Castro; En-Nesyri eta Ideye.

Golak: 0-1, 12. min: En-Nesyri. 1-1, 17. min: Susaeta. 2-1, 44. min: San José.

 

ATHLETIC MALAGA BENAT ITURRA EFE

SAN MAMES ATHLETIC EFE