Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athleticek Bartzelona du aurkari, Europatik kanpo geratu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Olympiquen aurkako partidarekin alderatuta, Zigandak Mikel Rico eta Yeray lesionatuta dauzka, baina Raul Garcia, Mikel San Jose eta Iñigo Martinez berreskuratu ditu.

  • Raul Garcia eta San Jose erabilgarri izango ditu Zigandak. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia eta San Jose erabilgarri izango ditu Zigandak. Argazkia: Efe.

Athleticek Bartzelona liderraren etxean jokatuko du igandean, Kuko Zigandaren proiektua agortuta dagoelako susmoarekin. Bilbotarrak Europa Ligatik kanpo geratu berri dira, San Mamesen Marseillako Olympiquekin galdu ostean.

Bartzelonari irabaztea erronka galanta da talde zuri-gorriarentzat. Bilbotarrak ez daude sasoirik onenean, eta Ernesto Valverderen taldeak, berriz, ez du etxean hutsik egiten.

Kuko Zigandak Mikel Rico eta Yeray lesionatuta dauzka osteguneko partidatik eta ezin izango ditu Bartzelonan erabili.

Hala ere, hiru jokalari berreskuratu ditu: Raul Garcia, Mikel San Jose eta Iñigo Martinez. Lehenengo biek partida bateko zigorra bete dute txartelen ondorioz, eta Iñigo Martinezek ezin izan zuen San Mamesen jokatu Europa Ligan Realarekin jokatu duelako.

Valverderen taldeari dagokionez, Bartzelonak garaipena nahi du lidergoa sendotzeko datorren astean Ligak atsedenaldia hartu aurretik.

 

Ustezko hamaikakoak

Bartzelona: Ter Stegen, Sergi Roberto, Piqué, Umtiti, Digne, Rakitic, André Gomes, Coutinho, Paco Alcácer, Messi eta Dembélé.

Athletic: Kepa; De Marcos, Unai Núñez, Iñigo Martínez, Saborit; San José, Iturraspe, Beñat; Susaeta, Raúl García eta Williams.

Epailea: Jaime Latre (Aragoiko batzordekoa).

Estadioa: Camp Nou.

Ordua: 16.15ean.