Itxi

Athletic Club

Estatistika

Hirugarrenez jarraian irabazi nahi dio Athleticek Celtari San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Galiziarrek zurigorrien etxean eskuratu zuten azken puntua 2014-15 denboraldiko berdinketan izan zen.

  • Atheltic, Celtaren azken bisitan irabazle / EFE.

    Atheltic, Celtaren azken bisitan irabazle / EFE.

Athleticek Celta hartuko du larunbatean 16:15etan. Galiziarrak ez dute punturik biltzen San Mamesen 2014-15 denboraldian eskuratutako berdinketatik.

Aduriz eta Nolitoren golekin sinatutako 1-1eko horren ostean, Athleticek bi aldiz irabazi zuen emaitza berarekin: 2-1. 2015-16 denboraldian, Aduriz, penaltiz, Raul Garcia eta Orellana izan ziren golegileak, eta 2016-17 denboraldian, Adurizek, berriro penaltiz, San Josek eta Iago Aspasek egin zituzten golak.

Celtak azkenengoz irabazi zuen Katedralean Ligan 2006ko urriaren 22an, Baianoren gol bati esker.

Gero, Athleticek bi garaipen lortu zituen estekan: 2012-13 denboraldian Adurizen gol bati esker lortu zuen, eta 2013-14 denboraldian, 3-2ko emaitzarekin San Mames berriaren inaugurazio neurketan.

Charles, Eibarreko jokalaria, izan zen zelai berriko lehenengo golegilea, Celtarekin, 2013ko irailaren 16an. San Josek, Iraolak eta Beñatek buelta eman zioten markagailuari, eta Santi Minak egin zuen galiziarren bigarren gola.

San Mames zelai zailenetariko bat da Celtarentzat. 3 aldiz baino ez du irabazi Ligan. 51 bisitetan 39 garaipen eta 9 berdinketa eskuratu ditu Athleticek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola